Edurnezuri
Hau literaturaren historiako ipuin herrikoi ospetsuenetako bat da. Bertsiorik ezagunena Grimm anaiek idatzitakoa da, nahiz eta beste hainbat ere badiren. Disneyk zinemarako moldaketa egin zuen, arrakasta handiz.
Barrualdea ikusi
Oihaneko liburua
1894an argitaratu zen arren, liburuak Kiplingek lehenago idatzitako hainbat ipuin dakartza. Autorea natura eta bizimodu basatia maitatzera eraman zuten Indiako istorio eta kondairetan oinarritu zen.
Barrualdea ikusi
Lamiaren aintzira
Lamiak ahate-oinak dituzten emakume ederrak dira. Beren adats ilehori luzea urrezko orrazi bat erabiliz apaintzea maite dute. Hobe dute gizonek aintziretatik urrun ibili, haien edertasunak bahitzerik nahi ez badute!
Barrualdea ikusi
Jentilak
Jentilak gaitasun bereziak dituzten izaki mitologikoak dira. Aspaldian inork ikusi ez dituen arren, antzinatik gure inguruko mendi eta kobazuloetan ezkutatuta bizi dira. Harrigarria badirudi ere, garai batean jentilak eta gizakiak lagun minak ziren.
Barrualdea ikusi
Sorgina eta bi konkordunak
Herri hartan bi mutil bizi ziren. Anaiak ziren, eta konkordunak. Haien auzokoa sorgina zela jakin zutenean, sekulako poza hartu zuten. Harekin akelarrera joatea eskatu zioten, sorginek magia erabili eta konkorrez behingoz libratuko zituzten itxaropenez.
Barrualdea ikusi
Olentzero eta galtzagorriak
Olentzero oso nekatuta dago. Aurten ezingo ditu opariak berak bakarrik banatu. Zorionez, galtzagorriak ezagutu ditu. Basoan bizi diren izaki txiki eta langileak dira. Haien laguntzari esker, haur guztiek eskatutako opariak jasoko dituzte.
Barrualdea ikusi