Heidi
Johanna Spyrik semeari berak haurtzaroan bizitako egun zoriontsuak kontatzeko idatzi zuen istorio hau. Autorea, Heidi pertsonaia bezala, mendian haren familia aberatsak hirian zeukan luxuzko etxean baino askoz askeago sentitzen zen.
Barrualdea ikusi
Hiru mosketariak
Hiru mosketariak, Alexandre Dumasen eleberri historiko ospetsuenetako bat, 1844an atalka argitaratu zen lehendabiziko aldiz. Istorioa XVII. mende hasierako Frantzian kokatuta dago, eta bertan errealitatea eta fikzioa, hots, benetako gertaerak eta pertsonaia historikoak idazlearen irudimenetik sortutako heroi eta bilauekin nahasten dira. Eleberri bizi honek zenbait gertaera historikoren oinarrian ezinikusiak, maitasuna eta bekaizkeria daudela erakusten du.
Barrualdea ikusi
Altxorraren uhartea
Stevensonek iloba ur-margoekin uharte baten mapa margotzen ikusi eta gero idatzi zuen Altxorraren uhartea. Izen egoki bat asmatu nahian ibili zen: Hezurduraren uhartea, Kataloxaren muinoa... eskuinean, goiko izkinan, «Altxorraren uhartea» idatzi zuen arte. Gaixotasun luze baten ondoren hil zen 1894an, Hego Pazifikoko Upolu uhartean. Han bere altxorra aurkituko ote zuen?
Barrualdea ikusi
Munduari itzulia 80 egunean
Jules Verne idazle frantsesa zientzia fikzioko literaturaren aitzindaritzat jotzen da. Haren eleberrietan garai hartako aurrerapen zientifikoak ageri dira, baita aurreikusitako zenbait asmakuntza ere; adibidez, urpekaria edo espazio-bidaiak. 1872an Munduari itzulia 80 egunean atalka argitaratu zuen, eta egundoko arrakasta lortu zuen. Bertan, tren eta itsasontzi bidezko munduan zeharreko bidaia kontatzen du.
Barrualdea ikusi
Osaba Tomen etxola
XIX. mende hasierako esklabotzaren inguruko eztabaidan, Estatu Batuetako hegoaldeak haren alde agertu zen bere plantazio erraldoien interesak defendatzeko; iparraldekoek, aldiz, industrian oinarritutako ekonomia baten jabe izanik, hura deuseztatzea eskatzen zuten. Estatu libre batera ihes egiten zuten esklaboen aurkako 1850eko legearen harira, Harrietek Osaba Tomen etxola idatzi zuen. 1851 eta 1852 urteen artean atalka argitaratu zuen, eta 1852an, lege bidegabeen eta esklabotzaren deuseztatzea aldarrikatzen zuen istorioa liburu batean kaleratu zen.
Barrualdea ikusi
Hamabost urteko kapitaina
Hamabost urteko kapitaina kontakizunaren protagonistak egiten duen bidaian agertzen diren datu ugariek Vernek nabigazioa, geografia, historia, animalia eta landareei buruzko ezagutza zabala zuela erakusten dute. Ezagutza hori da, hain zuzen, egileak irakurleekin partekatu nahi izan zuena.
Barrualdea ikusi