Bihotza
Liburu honek XIX. mende amaierako italiar gizartearen errealitatea erakusten du: batasun politikoa lortu berri zuen Italia hura, eskualde batetik bestera garapen mailan alde handiak zituena; klase txiroen emigrazioa Amerikara; iragan hurbileko guduen oroitzapena; analfabetismo tasa altua... Edmundo de Amicisek eskola publikoa italiarrak berdintzen zituen erakunde gisa goraipatzen du, baita errespetua eta elkartasuna gogoz eta autoritatez irakasten zuten maisu-maistrak ere.
Barrualdea ikusi
David Copperfield
XIX. mendeko Londresen, industria iraultza betean girotutako eleberri honetan, Charles Dickens bere biografian oinarritu zen egoerak eta pertsonaiak sortzeko. 11 urterekin, aita zorren ondorioz espetxean sartu zutenean, fabrika batean lanean hasi zen; familiarekin egiten zuen lo bertan, ez baitzuten etxerik.
Barrualdea ikusi
Robinson Crusoe
Eleberri honetan, Daniel Dafoek gizakiok, esfortzu, pazientzia eta irudimenaren laguntzaz, oztopoak gainditzeko gai garela eta, aldi berean, gizartean bizi eta beste gizaki batzuekin komunikatzeko beharra dugula erakusten du.
Barrualdea ikusi
Hogei mila legoako bidaia itsaspetik
Bost aste globoan obraren arrakasta eta gero, Jules Vernek abentura fantastikoko eta zientzia fikzioko liburuak idazten jarraitu zuen. Hogei mila legoako bidaia itsaspetik atalka argitaratu zen 1869. eta 1870. urte bitartean. Harrigarriak dira itsas izaki eta paisaien deskribapen zehatzak, baita artean asmatu gabe zeuden edo berak irudimenaren laguntzaz hobetu zituen hainbat gailuren agerpena ere, adibidez, urpeko elektrikoa edo eskafandra.
Barrualdea ikusi
Oliver Twist
Dickensek zailtasun ekonomiko larriak inspiratuta idatzi zituen bere eleberririk onenak (Oliver Twist, David Copperfield, Garai latzak), mardulak eta gizarte-kritika handikoak. Oinorde bati esker, idazle bihurtuko zenak lanean ari zen fabrika utzi eta ikasteari ekin zion. 17 urterekin egunkarietan idazten zuen jadanik, eta 1836an, Oliver Twist atalka argitaratu zuen, astero zati berri bat kaleratuz. Horretan, txiroenen bizitza zaila era gordinean erakutsi zuen. Arrakasta handia lortu zuen.
Barrualdea ikusi
Sherlock Holmesen abenturak
Sherlock Holmesen abenturak Conan Doyleren obra zabalaren lanik ezagunena da. 1891ean Strand aldizkarian atalka argitaratzen hasi zen, eta 1892an 12 abentura biltzen zituen liburua argitaratu zen. Egilearen arrakasta narrazio laburren forma aukeratzean datza. Horietan, detektibe baten behaketa- eta ondorioztapen-gaitasun paregabea nabarmentzen da.
Barrualdea ikusi
Material didaktikoa jaitsi