3 maila

IRAKURTZEAREN
abentura

10-11 urte

(Lehen Hezkuntza-Hirugarren zikloa)

Irakurtzera ohituak dauden haurrentzako istorio luzeagoak

Heidi

Johanna Spyrik semeari berak haurtzaroan bizitako egun zoriontsuak kontatzeko idatzi zuen istorio hau. Autorea, Heidi pertsonaia bezala, mendian haren familia aberatsak hirian zeukan luxuzko etxean baino askoz askeago sentitzen zen.

Barrualdea ikusi

Hiru mosketariak

Hiru mosketariak, Alexandre Dumasen eleberri historiko ospetsuenetako bat, 1844an atalka argitaratu zen lehendabiziko aldiz. Istorioa XVII. mende hasierako Frantzian kokatuta dago, eta bertan errealitatea eta fikzioa, hots, benetako gertaerak eta pertsonaia historikoak idazlearen irudimenetik sortutako heroi eta bilauekin nahasten dira. Eleberri bizi honek zenbait gertaera historikoren oinarrian ezinikusiak, maitasuna eta bekaizkeria daudela erakusten du.

Barrualdea ikusi

Altxorraren uhartea

Stevensonek iloba ur-margoekin uharte baten mapa margotzen ikusi eta gero idatzi zuen Altxorraren uhartea. Izen egoki bat asmatu nahian ibili zen: Hezurduraren uhartea, Kataloxaren muinoa... eskuinean, goiko izkinan, «Altxorraren uhartea» idatzi zuen arte. Gaixotasun luze baten ondoren hil zen 1894an, Hego Pazifikoko Upolu uhartean. Han bere altxorra aurkituko ote zuen?

Barrualdea ikusi

Munduari itzulia 80 egunean

Jules Verne idazle frantsesa zientzia fikzioko literaturaren aitzindaritzat jotzen da. Haren eleberrietan garai hartako aurrerapen zientifikoak ageri dira, baita aurreikusitako zenbait asmakuntza ere; adibidez, urpekaria edo espazio-bidaiak. 1872an Munduari itzulia 80 egunean atalka argitaratu zuen, eta egundoko arrakasta lortu zuen. Bertan, tren eta itsasontzi bidezko munduan zeharreko bidaia kontatzen du.

Barrualdea ikusi

Osaba Tomen etxola

XIX. mende hasierako esklabotzaren inguruko eztabaidan, Estatu Batuetako hegoaldeak haren alde agertu zen bere plantazio erraldoien interesak defendatzeko; iparraldekoek, aldiz, industrian oinarritutako ekonomia baten jabe izanik, hura deuseztatzea eskatzen zuten. Estatu libre batera ihes egiten zuten esklaboen aurkako 1850eko legearen harira, Harrietek Osaba Tomen etxola idatzi zuen. 1851 eta 1852 urteen artean atalka argitaratu zuen, eta 1852an, lege bidegabeen eta esklabotzaren deuseztatzea aldarrikatzen zuen istorioa liburu batean kaleratu zen.

Barrualdea ikusi

Hamabost urteko kapitaina

Hamabost urteko kapitaina kontakizunaren protagonistak egiten duen bidaian agertzen diren datu ugariek Vernek nabigazioa, geografia, historia, animalia eta landareei buruzko ezagutza zabala zuela erakusten dute. Ezagutza hori da, hain zuzen, egileak irakurleekin partekatu nahi izan zuena.

Barrualdea ikusi

PVP: 3,95 € COMPRAR
PVP: 3,95 € COMPRAR
PVP: 3,95 € COMPRAR
PVP: 3,95 € COMPRAR
PVP: 3,95 € COMPRAR
PVP: 3,95 € COMPRAR

Neskatxak

Louise May Alcottek, garai hartako puritanismoaren aurka, heziketa aurrerakoia jaso zuen. Bere familia txiroa zenez, gaztetatik neskame gisa lan egin behar izan zuen. Horrek bultzatu zuen idaztera eta argitalpenen salmentei esker bizimodua ateratzea lortu zuen. 1868an Neskatxak argitaratu zuen, ospea eta dirua ekarri zizkion obra. Norberaren askatasuna eta besteekiko maitasuna aldarrikatzeko asmoz, gazteentzako beste hainbat eleberri idatzi zituen.

Barrualdea ikusi

Tom Sawywerren abenturak

Haurtzaro eta gaztaroko oroitzapenak baliatu zituen Mark Twainek Tom Sawyerri buruzko narrazioa idazteko. Horregatik kokatu zuen berearen antzeko herri txiki batean, Mississippi ibaiaren ertzean. Garai hartan, Missourin, Estatu Batuetako hegoaldean, esklabotza indarrean zegoen, izan ere, Mark Twainek gai hau beste hainbat eleberritan ere landu zuen.

Barrualdea ikusi

PVP: 3,95 € COMPRAR
PVP: 3,95 € COMPRAR

C/ Campezo nº 13 - 28022 Madrid

Tel.: 913 009 100 - Fax: 913 009 118

general@susaeta.com

© Susaeta Ediciones, S. A.