• LEER con Susaeta
  • LEER con Susaeta
  • LEER con Susaeta
  • LEER con Susaeta
Plan bat dugu IRAKURRI
SUSAETAREN ESKUTIK IRAKURRI irakurketa-plana 6 urtetik gorako edozein adinetako haurrei zuzenduta dago. Irakurtzen hasi berri direnak animatzea, irakurle txikienen irudimena piztea eta irakurketaz gozatu eta beren irakurmen-gaitasun gero eta handiagoan konfiantza izan dezaten motibatzea du helburu.

Deskargatzeko material didaktikoa

Horrez gain, SUSAETAREN ESKUTIK IRAKURRI planak irakurketa-maila bakoitzean doan deskargatu daitezkeen irakurle gazteentzako ariketa-orriak eta irakaslearentzako gidak eskaintzen ditu.

Deskargak: 1234

Progresioa lau mailatan

Plana lau mailatan antolatuta dago; horietan, gai, testuen luzera eta letraren tamaina, esaldien egitura, hiztegia, edukia eta ilustrazio moten mailaz mailako progresioa bilatzen da. Era honetan, edozein adinetako haurrak beren irakurmena lantzen eroso sentitu daitezen eta liburu bat osorik irakurriz gozatu dezaten.

Mailak: 1 2 3 4

IRAKURTZEN hasi1 maila

6-7 urte

Esaldi errazak irakurtzen hasten diren haurrentzat

32 orrialdeko liburuak dira, haurrentzako letra lotu eta tamaina nabarmenekoan idatzitako 3 eta 4 lerro bitarteko parágrafo laburrak eta fantasiazko ilustrazio koloretsuak dituztenak. Ipuin tradizionalen bertsio moldatuak, fikziozko istorio berriak edo dibulgaziozko testuak eskaintzen dituzte.

1 mailako liburuak ikusi

badakit IRAKURTZEN2 maila

8-9 urte

Irakurtzen dakiten haurrentzako ipuin laburrak

48 orrialdeko liburuak dira, 6 eta 8 lerro bitarteko paragrafoak, esaldi luzeagoak eta eguneroko hiztegia dakartzatenak, haurrentzako serif letra handiarekin idatziak. Ipuin klasiko eta literatura lanen bertsio moldatuak dira, baita adin horretan haurren interesa pizten duten gaiei buruzko fikziozko istorio berriak edo dibulgaziozko testuak ere. Ilustrazioek, figuratiboak eta nabardura handikoak, eduki idatzia testuinguru egokian kokatzen laguntzen dute; hau, irakurketa erraztearren, ataletan banatuta dago.

2 mailako liburuak ikusi

IRAKURTZEAREN abentura3 maila

10-11 urte

Irakurtzera ohituak dauden haurrentzako istorio luzeagoak

Irakurtzen nolabaiteko konfiantza eta ziurtasuna eskuratu duten eta istorio luzeagoak irakurtzeko gai diren haurrentzako maila da. Liburuen 72 orrialdeek literatura klasikoen bertsio moldatuak eskaintzen dituzte, pertsonaien eta abenturen hurbiltasuna dela eta, 10 eta 11 urte bitarteko haurrak erakartzen dituztenak, gai historiko eta kulturalen inguruko dibulgaziozko testuekin haien interesa piztuz. Esaldiak konplexuagoak dira eta egunerokoan erabili ohi ez diren hitzak ere ager daitezke. Ilustrazioak, oso erakargarriak eta edukian zein nabarduretan aberatsak, testu hutsezko orrialdeekin txandakatzen dira, maila honetan tamaina txikiagoko letra mota batean idatzita daudenak.

3 mailako liburuak ikusi

IRAKURTZEAREN plazera4 maila

11 urtetik gora

Irakurtzen gozatzen duten gazteei zuzendua

Era guztietako egitura gramatikal eta hiztegitako 72 orrialdeko liburuak dira, irakurle gazteak ezagutzen ez dituen terminoak bilatu edo testuingurutik horiek ondorioztatzeko gaitasuna izango duelako ustean. Literatura klasikoen bertsio moldatuak dira, gazteak haien eduki interesgarriagatik erakartzen dituztenak, baita biografia, historia eta dibulgaziozko testuak ere. Ilustrazio errealista eta nabardura ugarikoek kolorea eta interesa gehitzen dizkiete testuei, eta hauek trama konplexuagoa garatzen dute, orrialdean espazio handiagoa hartuz, zenbaitetan testu hutsezko orrialdeak ilustraziozkoekin txandakatzen direla.

4 mailako liburuak ikusi

SUSAETAREN ESKUTIK IRAKURRI liburu guztiak
IRAKURTZEN hasiEsaldi errazak irakurtzen hasten diren haurrentzat
badakit IRAKURTZENIrakurtzen dakiten haurrentzako ipuin laburrak
IRAKURTZEAREN abenturaIrakurtzera ohituak dauden haurrentzako istorio luzeagoak
IRAKURTZEAREN plazeraIrakurtzen gozatzen duten gazteei zuzendua

Gure webgunera adi egon!

Maila guztietan, bildumako izenburu berriak prestatzen ari gara

C/ Campezo nº 13 - 28022 Madrid

Tel.: 913 009 100 - Fax: 913 009 118

general@susaeta.com

© Susaeta Ediciones, S. A.