Horrez gain, SUSAETAREN ESKUTIK IRAKURRI planak irakurketa-maila bakoitzean doan deskargatu daitezkeen irakurle gazteentzako ariketa-orriak eta irakaslearentzako gidak eskaintzen ditu.
Plana lau mailatan antolatuta dago; horietan, gai, testuen luzera eta letraren tamaina, esaldien egitura, hiztegia, edukia eta ilustrazio moten mailaz mailako progresioa bilatzen da. Era honetan, edozein adinetako haurrak beren irakurmena lantzen eroso sentitu daitezen eta liburu bat osorik irakurriz gozatu dezaten.
6-7 urte
Esaldi errazak irakurtzen hasten diren haurrentzat
32 orrialdeko liburuak dira, haurrentzako letra lotu eta tamaina nabarmenekoan idatzitako 3 eta 4 lerro bitarteko parágrafo laburrak eta fantasiazko ilustrazio koloretsuak dituztenak. Ipuin tradizionalen bertsio moldatuak, fikziozko istorio berriak edo dibulgaziozko testuak eskaintzen dituzte.
8-9 urte
Irakurtzen dakiten haurrentzako ipuin laburrak
48 orrialdeko liburuak dira, 6 eta 8 lerro bitarteko paragrafoak, esaldi luzeagoak eta eguneroko hiztegia dakartzatenak, haurrentzako serif letra handiarekin idatziak. Ipuin klasiko eta literatura lanen bertsio moldatuak dira, baita adin horretan haurren interesa pizten duten gaiei buruzko fikziozko istorio berriak edo dibulgaziozko testuak ere. Ilustrazioek, figuratiboak eta nabardura handikoak, eduki idatzia testuinguru egokian kokatzen laguntzen dute; hau, irakurketa erraztearren, ataletan banatuta dago.
10-11 urte
Irakurtzera ohituak dauden haurrentzako istorio luzeagoak
Irakurtzen nolabaiteko konfiantza eta ziurtasuna eskuratu duten eta istorio luzeagoak irakurtzeko gai diren haurrentzako maila da. Liburuen 72 orrialdeek literatura klasikoen bertsio moldatuak eskaintzen dituzte, pertsonaien eta abenturen hurbiltasuna dela eta, 10 eta 11 urte bitarteko haurrak erakartzen dituztenak, gai historiko eta kulturalen inguruko dibulgaziozko testuekin haien interesa piztuz. Esaldiak konplexuagoak dira eta egunerokoan erabili ohi ez diren hitzak ere ager daitezke. Ilustrazioak, oso erakargarriak eta edukian zein nabarduretan aberatsak, testu hutsezko orrialdeekin txandakatzen dira, maila honetan tamaina txikiagoko letra mota batean idatzita daudenak.
11 urtetik gora
Irakurtzen gozatzen duten gazteei zuzendua
Era guztietako egitura gramatikal eta hiztegitako 72 orrialdeko liburuak dira, irakurle gazteak ezagutzen ez dituen terminoak bilatu edo testuingurutik horiek ondorioztatzeko gaitasuna izango duelako ustean. Literatura klasikoen bertsio moldatuak dira, gazteak haien eduki interesgarriagatik erakartzen dituztenak, baita biografia, historia eta dibulgaziozko testuak ere. Ilustrazio errealista eta nabardura ugarikoek kolorea eta interesa gehitzen dizkiete testuei, eta hauek trama konplexuagoa garatzen dute, orrialdean espazio handiagoa hartuz, zenbaitetan testu hutsezko orrialdeak ilustraziozkoekin txandakatzen direla.
Gure webgunera adi egon!
Maila guztietan, bildumako izenburu berriak prestatzen ari gara
C/ Campezo nº 13 - 28022 Madrid
Tel.: 913 009 100 - Fax: 913 009 118
© Susaeta Ediciones, S. A.